Joan den astean baino 33 kutsatze gutxiago zenbatu dituzte
89 kasutik 56ra jaitsi da, astebeteko epearekin, PCR positiboen kopurua. Irun eremu gorritik laranjara pasa da, eta laranjatik horira Hondarribia.
Apurka-apurka apaltzen ari dira kutsatzeak Irun eta Hondarribian, aurreko asteetako joerari jarraiki. Joan den asteko ostiraletik gaur arte biek ala biek egin dute arrisku-eremu batetik bestera salto (hobera bi kasuetan).
Orotara, 56 kutsatu hauteman dituzte iragan den astean zehar (astelehenetik ostegunera, biak barne) Bidasoan, joan den astean baino %37 gutxiago (89 izan ziren orduan).
Irunen herena baino gehiago jaitsi da kutsatuen kopurua, eta intzidentzia tasari dagokionez, eremu gorritik laranjara igaro da hiria ostiraletik ostiralera. Hondarribian, aste honetan zehar, aurrekoan baino 6 PCR positibo gutxiago zenbatu dituzte, eta eremu laranjatik horira egin du salto astebeteko epearekin.
- Irun: Tasa: 312 (aurreko astean 431koa zen) Kutsatuak: 44 (aurreko astean 71 izan ziren). Astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna: 15-9-13-7.
- Hondarribia: Tasa: 247 (aurreko astean 359koa zen) Kutsatuak: 12 (aurreko astean 18 izan ziren). Astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna: 1-4-3-4.