Astelehena arte eskatu daitezke ostalaritza eta ostatatze enpresentzako diru laguntzak
Eskatzaile bakoitzari, gehienez, 7000 euro ematea ezarri du udalak. Irailaren 6 arte eskatu daiteke udalaren orrialdean.
Astelehena arte, irailaren 6a, eskatu daitezke ostatatze eta ostalaritza enpresei zuzendutako diru laguntzak. Uztailean aurkeztu zituzten laguntza hauek Txomin Sagarzazu alkateak eta Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako zinegotziak.
Itxeki Hondarribia planaren bigarren diru laguntza lerroa da, eta, denetara, 422.850 euro bideratuko dituzte Hondarribiko ostalaritza eta alojamendu enpresen artean.
Bi irizpide ezarri zituzten, eta horren arabera, guztira, 100-120 eskatzaile egon daitezkeela jakinarazi zuen udalak. Gehienez, enpresa bakoitzak, 7.000 euro jaso ditzakeela zehaztu zuten ere.