Herri batzarra egingo du bihar Abotsanitzek, bere egoitzan
Urteroko herri batzarra antolatu du biharko Abotsanitzek. Guztira hiru gai proposatu dituzte lantzeko.
Hondarribiko jaiak baino lehenagoko urteroko herri batzarra egingo du bihar Abotsanitzek, 18:00etan San Pedro kaleko egoitzan.
Guztira lau gai proposatu dituzte, Francisco Sagarzazu Sagarzazu alkate ohiari buruzko lanketa, Alardea taldearen lanketa eta HAPOaren aurrerakina. Amaieran beste gaiak lantzeko tartea utzi dute.