Azken sarrerak salduko dituzte 'Sorotan Bele gogoan' emanaldirako
Erosteko sisteman arazo bat egon dela eta, saldu gabe geratu diren azken 100 sarrerak erosi ahalko dira larunbatean.
Kultura departamentuak jakinarazi du Sorotan Bele gogoan ikuskizunerako azken sarrerak jarriko dituztela salgai larunbatean. Arma Plazara gerturatu beharko dute, 10:00etan, horiek erosi nahi dituztenek.
Erosteko sisteman arazo bat egon zela azaldu du Juan Luis Silanes kultura ordezkariak, eta horregatik, saldu gabe geratu ziren azken 100 sarrerak jarri dituztela eskuragarri. Prezioa 10 eurokoa da, adin txikikoentzat 6 eurokoa eta pertsonako lau sarrera salduko dituzte gehienez.