Hamar domina eta taldekako hirugarren postua Santiagotarrakeko gazteentzat
Klubeko 15 kirolari lehiatu dira asteburu honetan Leonen, Espainiako Gazteen Eslalomeko Txapelketan.
Asteburu honetan Leonen izan dira Santiagotarrak klubeko gaztetxoak, Espainiako Gazteen Eslalomeko Txapelketan hain zuzen. Honetan Haur eta Hasiberrien kategorietako kirolariek hartu dute parte, emaitza onekin gainera. Guztira, 15 ordezkari izan ziren Leonen.
Lehia bizi baten ostean, taldekako hirugarren postuan sailkatzeko gai izan dira gazteak, Atletico San Sebastian eta Cadi Canoe Kayak taldeen atzetik. Hirugarren postua eskuratzeko hamar domina irabazi dituzte: urrezko bost, zilarrezko hiru eta brontzezko bi.
Ondorengo bikoteek eskuratu dute urrea: Asier Martinez eta Oier Olasok (C2), Izar Garcia eta Ainara Azanzak (K1 eta C1), Aitor Iriondo eta Javier Arruabarrenak (K1). Zilarrezko dominak aldiz, Izar Garciak, Javier Arruabarrenak eta Oier Olasok eta Markel Etxebestek poltsikoratu dituzte. Amaitzeko, Izar Garciak, Telmo Otegik eta Lauren Labacannek brontzezko bana eskuratu dute.
Hurrengo hitzordua Ur Bizietako sekzioak izango du, Seu d ‘Urgellen jokatuko duten Munduko Kopan, irailaren 10etik 12ra. Bertan, Ander Elosegik, Klara Olazabalek eta Joan Crespok hartuko dute parte.