"Nazioarteko lege humanitarioen erabateko errespetu eta babesa exijitzen dugu"
Irungo Udaleko taldeek Afganistaneko egoerarekin kezkati, adierazpen bat adostu dute. Ordezkaritza duten talde guztiek sinatu dute, EH Bildu izan ezik.
AEBetako tropak Afganistanetik irteten hasi zirenetik azken asteetan herrialdean gertatu denaren harira, eta “ikusita afganiarren bizitza arriskuan dagoela eta islamiar legeak zuzenduko duen emirerri bat aldarrikatu dela”, Irungo udaleko taldeek adierazpen bat adostu eta kaleratu berri dute.
Ordezkaritza duten talde guztiek adostu dute, EH Bildu izan ezik. Ondorengoa da, hitzez hitz, testua:
-
Nazioarteko lege humanitarioen erabateko errespetu eta babesa exijitzen dugu, eta herritar guztiek beren eskubide eta askatasunak erabili ahal izatea.
-
Nazioarteko komunitate osoari dei egiten diogu mehatxu terrorista globalaren aurka irmo eta batuta esku hartzeko, Afganistan erakunde terroristen babesleku bihur ez dadin eta nazioarteko terrorismoak plataforma gisa erabil ez dezan eta oinarrizko giza eskubideak errespetatzea berma dadin.
-
Nazio Batuei, gainontzeko herrialdeei eta, bereziki, Europar Batasunari eskatzen diegu giza balio unibertsalak defenda ditzaten eta egoerak eskatzen duen bezala joka dezaten; alegia, biztanleria zibilari laguntza humanitarioa eman diezaioten, eragile humanitarioak Afganistanen bertan egon eta jardutea berma dezaten eta beren kabuz Afganistandik etorkizun itxaropentsuago baten bila atera nahi duten errefuxiatu guztien nazioarteko harrera erraztu dezaten.
-
Ate joka dugun krisi humanitarioa ikusita, ezinbestekoa da korridore humanitarioen bidez mugimendu seguruei bide ematea, jazarpena, gerra edo giza eskubideen beste edozein urraketa dela-eta beren herrialdeetatik alde egin behar duten errefuxiatu guztientzako bide seguruak bermatzeko.
-
Munduak egungo krisiari ematen dion erantzunaren ardatza emakume eta neskatoen eskubideek izan behar dute, haiek baitute arriskurik handiena beren duintasuna uka diezaieten eta haiek baitaude menderatuak, esklabo bihurtuak.
-
Eusko Jaurlaritzak 2018. urtetik bultzatutako SHARE proposamena Europakoagendan jartzeko eskatzen dugu. Bizi dugun migrazio-erronkaren aurrean erantzunkidetasun-printzipioa aplikatzera eta islatzera bideratutako proposamena. Erantzunkidetasun-printzipioa aplikatzeak erantzuna partekatzea esan nahi du, gizarte inklusiboak eraikitzera bideratutako konpromiso arduratsuaren bidezkoa.
-
Gobernu Zentralari eskatzen diogu Euskadin bizi diren 45 afganiarrekiko elkarrizketa indartzeko, senitartekoen datuak jaso ahal izateko eta familiak berriz elkartzeko eta are erailak izateko arriskurik handienean. Aurreko gobernu talibanaren agintaldian, 1996tik 2001era bitartean, ezin ziren bakarrik irten etxetik, ez bakarrik ibili kalean; ezin zuten ikasi, ez lan egin, ez beren komunitate politikoetako erabakietan parte hartu; eta ezin ziren medikuaren kontsultategira beren kabuz joan, ez gizonezko mediku batekin bakarka geratu. Amnistia Internazionalak gogoratu duenez, azken 20 urteetan, nazioarteko laguntza sozial eta ekonomiko itzelari esker funtsean, afganiar emakume eta neskatoen eskubideek nabarmen aurrera egin dute, eta emakumeek aktibokiago parte hartu ahal izan dute herrialdeko bizitza politika, ekonomiko eta sozialean: etengabeko gatazka gorabehera, afganiar emakumeek abokatu, mediku, epaile, irakasle, ingeniari, atleta, politikari, kazetari, enpresari, Poliziako eta Armadako kide eta giza eskubideen aktibista izatea lortu dute.
Orain, afganiar emakumeen egoera are larriagoa izango da nazioarteko komunitateak azkar eta erabakitasunez esku hartzen ez badu. Milaka afganiar emakume talibanen errepresaliak izateko eta etorkizun ziurgabe baten aurrean abandonatuta gelditzeko arriskuan daude.
Gaur egun, ezinbestekoa da erakundeen arteko lankidetza, eta, horregatik, zera egiten dugu:
-
Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu nazioarteko babesa eskatzen dutenentzako baliabideak jar ditzan, eta Espainiako Gobernuari, nazioarteko babesa eskatzen dutenei harrera egiteko tokiak erabil ditzan. Era berean, EUDELi eskatzen diogu Euskadiko udalak harrera egiten laguntzeko koordina ditzan.
-
Nazioarteko babesa behar dutenak sartzeko bideak areagotu eta dibertsifikatu beharra ikusita, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari eskatzen diegu alor horretan adituak diren erakunde sozialekin elkarlanean aritzeko programak martxan jar ditzaten, hala nola Babes Komunitarioa programa, zeina Euskadin bide erakusle gisa garatzen ari den eta herritarrei errefuxiatuei harrera egiteko eta integratzen laguntzeko lanetan zuzenean parte hartzeko aukera ematen dien.
-
Afganistango emakumeen eta kolektiborik zaurgarrienen giza eskubideen atzerakada posiblean arreta berezia jartzera premiatzen dugu, eta, eskatzen badute, haien harrera erraztera.
-
Errepresioaz eta askatasunen eta giza eskubideen murrizketaz mehatxatzen dituen sistema totalitario bat ezarri den honetan, gure elkartasun eta babesa adierazten diogu afganiar herriari, egoera zailean baitago.
-
Azkenik, atzo Kabulgo aireportuan izandako atentatua gaitzesten dugu, eta elkartasuna adierazten diegu biktimei.