COVID-19aren bosgarren oldarraldiaren beherakada handia Irunen eta Hondarribian
Asteburu honetan COVID-19agatik 21 positibo jaso dituzte Hondarribian eta Irunen; aurrekoan 74 izan ziren jasotako kutsatzeak.
Asteburuan, ostiraletik igandera, Irunen eta Hondarribian koronabirusagatik kutsatutakoen kopurua 21 pertsonakoa izan da, hemezortzi Irunen eta hiru Hondarribian. Aurreko aste bukaeran (hilaren 20tik 22ra) 74 izan ziren osasun zerbitzuek jaso zituzten positiboak. Beraz, COVID-19aren bosgarren oldarraldiaren apaltzeko bidea irmo doa bi herrietan.
Asteburuko eta aurreko egunetako datuen ondorioz, bi herriak osasun larrialdi egoera gorenetik at daude, 100.000 biztanleko tasa 400dik beherakoa delako bai Irunen zein Hondarribian (astetik astera zertxobait igo egin da tasa hori Hondarribian).
Jarraian, bi herrietako datuak, asteburuan izandako positiboekin.
- Irun. Tasa: 350 (hilaren 22ko igandean 487koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 6-8-4.
- Hondarribia. Tasa: 288 (hilaren 22ko igandean 259koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 1-2-0.