Hondarribia B-k ez du lortu mailaz igotzea
Asteburuan Eusko Label Ligan Santurtzik aldea handitu dio Hondarribiari eta bitartean Kontxari begira daude berdeak. Aldiz, Hondarribia B-k brontzezko ligan jarraitu beharko du play-offak gainditu ez dituelako.
Asteburuan Aresen eta Moañan jokatutako bi estropadak moreek irabazi zituzten eta beraz, puntu bat gehiago lortu zuten bizkaitarrek estropada bakoitzean Ama Guadalupekoak baino. Orain 6 puntuko aldea ateratzen diote moreek Hondarribiarrei, aurreko astean 4 puntutara zeuden.
Bi estropada falta dira Eusko Label Liga amaitzeko, Bermeokoa irailaren 18an eta Portugaleten azkena irailaren 19an. Orduan jakingo da nor izango den garailea.
Bitartean irailaren 5 eta 12an izango den Kontxako banderari begira daude hondarribiarrak. Sailkapen estropadak ostegun honetan izango dira 17:30ean eta guztira txartela eskuratzeko borrokan 24 traineru ariko diren arren, zortzi eskifaiek bakarrik gaindituko dituzte kanporaketak.
Hondarribia B
Kantabriako uretan izan dira play-off estropaden bi jardunaldiak asteburuan. Larunbatean Colindresen izandako lehenengo play-offean hirugarren sailkatu zen Ama Guadalupekoa ontzia, Castro izan zen irabazle. Hurrengo egunean, Castron izan zen play-off jardunaldia eta bigarren postua eskuratu zuten berdeek, lehenengo postuan Castro geratu zen berriz.
Bi egunetako emaitzak elkartuz hirugarren postua eskuratu zuten hondarribiarrek, urrezko eta zilarrezko sailkapena Castro eta Camargok eskuratu zuten, hurrenez hurren. Emaitza horiengatik berdeek ezin izan dute KAE 1 mailara igo eta datorren denboraldian KAE 2 Ligan jarraituko dute.