Pilota jaialdia egingo dute irailaren 12an, Jostaldi frontoian
Bi partida jokatuko dira, horietako bat oraindik erabakitzeke dagoen Masters Caixabank txapelketako finalerdia. Sarrerak hilaren 30ean jarriko dituzte salgai.
Datorren irailaren 12an Jostaldi pilotalekuan pilota jaialdi bat burutuko da, Hondarribiko Udalak antolatuta. Bi partida jokatuko dira, horietako bat oraindik erabakitzeke dagoen Masters Caixabank txapelketako finalerdietako bat. Bestea, Bengoetxea VI-Larunbe eta Irribarria-Erostarbe bikoteek lehiatuko dute.
Sarrerak abuztuaren 30ean jarriko dira salgai 20 eurotan (10 euro 18 urtetik beherakoentzat) Arma Plazan eta Kutxabank bidez. Soberan geratuko balira, jaialdiaren egunean salduko lirateke frontoian bertan.