5etik 4,6 puntu eman dizkiote irundarrek arreta eta informazio zerbitzuei
Herritarren aurrez aurreko arretak, telefono bidezkoak eta autozerbitzu terminalek 5 puntutik 5 atera dituzte ia. Bigarrenak jaso du puntu gutxien.
Aurten Herritarrentzako Arreta Zerbitzuen gainean erabiltzaileen iritzia biltzeko egindako inkestek “oso datu onak” eman dituztela iragarri du Irungo Udaleko Herritarren Partaidetzarako Arloak. Aurrez aurreko arretak, telefono bidezkoak eta autozerbitzu terminalek 5 puntutik 5 atera dituzte ia.
Erabiltzaileek zerbitzuaren hainbat alderdiri eta zerbitzu eskaintzeko moduari (zuzemenak egiteko eraginkortasuna, bulegoaren antolamendua, izapide elektronikoen funtzionamendua, Irun Txartela…) buruz duten iritzia jakin eta baloratzeko helburuz egin ohi ditu udalak galdeketa horiek aldian aldiro.
Hona hemen batez besteko puntuazioak, 5 puntuko eskalan:
- Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren aurrez aurreko arreta: 4,7 (2020an 4,5 izan zen, eta, 2019an, 4,3).
- 010 telefonoa: 4,5 (2020an 4,6 izan zen, eta, 2019an, 4,7).
- Autozerbitzu terminalak: 4,7 (2020an 4,4 izan zen, eta, 2019an, 4,5).
Inkesta guztien emaitzei buruzko xehetasunak udal webgunean kontsulta daitezke, herritarren parte hartzeari buruzko atalean.