Udal euskaltegian izena eman ahalko da irailaren lehenetik
Irailaren 1etik 17ra arte egongo da zabalik ikastaroetarako izen ematea. Langabezian daudenei doako programa berezia eskainiko diete.
Ordutegi eskaintza zabala dagoela adierazi dute arduradunek. Ikastaroen prezioa moduluaren araberakoa izango da, baina bertaratze eta aprobetxamendu ona duten ikasleek euskara ikasteko udalak ematen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte, matrikula prezioaren %100a arte jaso dezaketelarik.
Izena emateko, irailaren lehenetik 17ra bertaratu beharko dute interesdunek udal euskaltegira (Urdanibia plaza, 5) honako ordutegian: 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara.
Lannahi
Urriaren 1etik abenduaren 23ra doako ikastaro trinkoak eskainiko dizkie langabezia egoeran dauden ikasleei, %50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) dauden ikasleei, edo lanean egonda ere, gehienez %50eko lanaldia dutenei.
Lannahi programako ikastaroak goizez egunero 4 ordukoak edo arratsaldez egunero 3 ordukoak izango dira. Parte hartzeko, irailaren 1etik 17ra eman daiteke izena HAZ 24 orduko zerbitzu telematikoaren bitartez. HAZko autozerbitzu terminalak ere erabili ahal izango dituzte horretarako (San Martzial kalea, 2).