Hondarribiko hondartzan bainatzea baimendu dute berriro
Bainatzeko debeku protokoloa itxi dute, analisiek baieztatu baitute hondartzako urak araudian ezarritako kalitate irizpideak betetzen dituela.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Hondarribiko hondartzan bainua baimenduta dagoela adierazi du gaur goizean, izan ere, azken orduetan egindako analisiek baieztatu baitute bertako urak araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak betetzen dituela. Gauzak horrela, bainatzeko debeku protokoloa itxi dute.
Hondartza joan den asteartean itxi zuten, uraren ohiko analisiek “kalitateko irizpide mikrobiologikoak” ez betetzeagatik. Uraren Euskal Agentziak ikerketari ekin zion orduan, eta atzo hartutako laginek emaitza positiboa eman zutenez, bandera berdea berrezarri dute Hondarribiko hondartzan.