Antton Valverdek kontzertua eskainiko du ostegun arratsaldean
Kaleratu duen azken diskoa, 'Gaua, ausentziaren itzala', aurkeztuko du piano jotzaileak 19:30ean Itxas Etxea Auditoriumean.
Donostiako Musika Hamabostaldia Hondarribian izango da ostegun arratsaldean. Musika aitzaki atalaren barnean, Antton Valverde musikari donostiarrak kontzertua eskainiko du 19:30ean Itsas Etxea Auditoriumean. Bertan, Gaua, ausentziaren itzala bere azken diskoa aurkeztuko die hondarribiarrei.
Valverdek, pianoa jo ez ezik, abestu ere egingo du, beste hainbat artisten konpainian: Harkaitz Cano (ahotsa), Francisco Herrero (biolina), Ivan Carmona (biolontxeloa) eta Joxean Goikoetxea (akordeoia). Sarrerak 10 eurotan eros daitezke aretoaren ohiko bideetan.