Joan den astelehenean baino 18 kasu positibo gutxiago hauteman dituzte
Astetik astera hobera egin du Koronabirusaren hedapenaren egoerak eskualdean. Irun eremu gorrian da oraindik, eta laranjan Hondarribia.
Aurreko asteleheneko zifrekin alderatuta, astetik astera egoerak nabarmen egin du hobera: hilaren 16ean 67 kasu positibo hauteman zituzten Irunen (gaur baino 12 gehiago) eta 15 Hondarribian (ia erdia gaur). Bidasoa osoan, beraz, joan den aste hasieran baino 18 PCR positibo gutxiago hauteman dituzte honetan.
Joan den asteko beheranzko joerarekin apurtuz, gora egin du tasak Irunen azken hiru egunetako datuekin; zehazki, 463tik 487ra igo da ostiral, larunbat eta igandean zenbatu diren PCR positiboen kopuruagatik (55 denera).
Egoera oso bestelakoa da Hondarribian, nabarmen egin baitu behera intzidentzia zifrak azken hiru egunotan: 388tik 259ra. Eremu laranjan jarraitzen du oraindik ere udalerriak.
- Irun. Tasa: 487 (Joan den ostegunean 463koa zen). Positiboak 55 (ostirala-larunbata-igandea): 13-27-15.
- Hondarribia. Tasa: 259 (Joan den ostegunean 388koa zen). Positiboak 9 (ostirala-larunbata-igandea): 3-2-4.