Abuztuko kultur agendako azken hitzorduak: antzerkia, zinema eta musika
Ostegunean 'Frikis' antzezlana eskainiko dute, ostiralean herriko gazteentzako zinema emanaldia, eta larunbatean Burrunba Elektrotxarangak girotuko du arratsaldea.
Abuztuko kultur egitarauaren azken astean sartu gara, eta beraz, Junkaleko plazatxoko agertokiak hartuko dituen azken ekitaldiak izango dira datozenak. Datorren ostegunetik igandera, hainbat eta hainbat antzerki-, dantza-, musika-, zinema- eta umore-ikuskizun programatu dituzte. Honakoak dira:
- Antzerkia. Hilaren 26an, hurrengo osteguna, 20:00etatik aurrera, Frikis antzezlanaz gozatua hartu ahal izango dute herritarrek, Niño Costriniren eskutik. Antzerki-ikuskizun horek komediante-bikote zoro eta xelebre baten istorioa kontatzen du, eta haien magia-, zirku-, kantu- eta dantza-showa, egoera komikoz beterikoa.
- Zinema. Datorren ostiralean, hilak 27, Junkal plazatxoan 22:00etatik aurrera, Charlie eta txokolate lantegia filma emango dute, gaztelaniaz.
- Musika. Hurrengo egunean, hilak 28, Burrunba Elektrotxarangaren txanda izango da. 20:00etatik aurrera, herriko taldeak estilo eta gai askotariko musika-errepertorioarekin girotuko du larunbat arratsaldea. Abuztuko kultur agendako azken hitzordua izango da.
Gonbidapenak Junkaleko plazatxoan bertan banatuko dituzte, ikuskizuna hasi baino 50 minutu lehenagotik aurrera, doan.