Desguaces Vidaurretak 100 bizikleta eman ditu Bir-Ziklatu programarako
Txatarrera kondenatuta zeuden bizikleta horiek konpondu eta erosteko ahalmena ez dutenei emango dizkio Balazta elkarteak.
Balazta elkarteak publikoki eskerrak eman nahi izan dizkio Desguaces Vidaurreta enpresari Bir-Ziklatu programarako 100 bizikleta baino gehiago emateagatik. Txatarrera kondenatuta zeuden bi gurpileko horiek bizitza berri bat izango dute hemendik aurrera bizikleta erabiltzaileen eskuetan.
Datozen hilabeteetan ekingo diote lanari: “Bizikletak gure elkarteak Irunen duen lokalean utzi ditugu. Datozen hilabeteetan horiek konpontzen arituko gara, eta datorren urterako bizikleta behar duten eta ezin duten pertsonen esku egotea espero dugu”.
Bir-Ziklatuz programa Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektu bat da, eta horren magalpean hainbat txirrindulari elkartek parte hartzen dute, tartean Balaztak. Besteak beste, abandonatuta edo erabiltzen ez diren bizikletak berreskuratu eta konpontzea du helburu.