Azken eguna IHSk eskatutako arropa Kabigorrin uzteko
Tamaina guztietako euritako zirak, oinetakoak, izerditzeko jertseak, galtza bakeroak eta motxilak eskatzen dituzte.
Hilabete batez aritu da Irungo Harrera Sarea arropa biltzen eta gaur da arropa emateko azken eguna. Kasu honetan, Kabigorri Ateneoarekin aritu dira elkarlanean.
Tamaina guztietako euritako zirak, oinetakoak, izerditzeko jertseak, galtza bakeroak eta motxilak eskatzen dituzte. Kale Nagusian IHSk duen arropategian utzi ahal izan da gaur goizeko 12:00ak arte, baina, azken aukera, gaur Kabigorrin (Peña kalea) 19:00etatik aurrera izango da.