HAPOaren aurrerapen dokumentua jendaurrean jarriko dute ostegunean
Oinarritzat hartuko den planaren aurkezpena Udalerria Batzordean egingo dute. "Proposamenei buruzko eztabaidari hasiera eman diezaioke".
Datorren ostegunean, hilak 19, Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aurrerapenaren dokumentua aurkeztuko dute Udalerria Batzordean, urrats berri bat emanez duela hilabete batzuk hasitako prozesuan.
Aurrerapena HAPOa gauzatzeko oinarritzat hartuko da, eta talde politikoen artean nahiz herritarren artean plan berriak kontuan hartuko dituen aukera eta proposamenei buruzko eztabaidari hasiera eman diezaiokeen edukia ematen duela adierazi du Txomin Sagarzazu alkateak.