Tasak behera egin du Irunen asteburuan, eta apal baina gora Hondarribian
Eremu gorrian jarraitzen dute oraindik ere bi udalerriek. Birusaren birsortze tasak gora egin du azken hiru egunetako datuak kontuan hartuta.
Ostiraletik igandera (biak barne) bitarte hauteman diren COVID-19 kasu positiboekin, tasak behera egin du Irunen joan den ostegunetik, eta apur bat gora Hondarribian. Denera 82 proba positibo zenbatu dira asteburuan Bidasoan.
Azken boladan bi udalerrietan zifren beheranzko joera mantendu bada ere, eremu gorrian daude oraindik biak ala biak, 400dik gorako tasekin. Birusaren birsortzeak gora egin du bi herrietan: 0,82ra hazi da Irunen (0,74koa zen joan den ostegunean), eta Hondarribian egun berean 0,63koa zen, eta 0,83koa gaur-gaurkoz.
Egoera epidemiologikoaren zifrak:
- Irun. Tasa: 480 (Joan den ostegunean 508koa zen). Kutsatuak ostiraletik igandera: 35, 12 eta 20.
- Hondarribia. Tasa: 465 (Joan den ostegunean 453koa zen). Kutsatuak ostiraletik igandera: 6, 4 eta 5.
Egoera epidemiologikoari buruzko azken txostena, osorik, hemen.