Urteroko udako kontzertua eskainiko du bihar bandak
Hondarribia Hiria musika bandak uda sasoiko urteroko emanaldia eskainiko du bihar, Kasino Zaharreko lorategietan.
Udako kontzertua eskainiko du bihar Hondarribia Hiri musika bandak. Kasino Zaharreko lorategietan finkatu dute horretarako hitzordua, 19:00etan hasita. Sarrerak 3 euroan daude salgai Arma Plaza informazio gunean eta Interneten.
«Egia da Musika Bandaren kontzertuak doakoak izan direla beti», adierazi du Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak, «eta udaletik kultur ekitaldietara joateagatik kobratzen hasi garela, nahiz eta prezio sinbolikoa izan. Arrazoia da zenbait kasutan doako gonbidapena jaso ondoren absentismoa %30 ingurukoa izan dela, bertaratzeko interesa duenaren eta sarrera erretiratu ezin izan duenaren kalterako».