Martxan da Mugikortasun Astearen III. Argazki Lehiaketa
Bizikletaren aldeko Bidasoko elkarte Balaztak eta Hondarribiko Udalak antolatu dute txapelketa; gaurtik irailaren 12ra arte parte har daiteke.
Balazta bizikletaren aldeko Bidasoko elkarteak eta Hondarribiko Udalak hirugarren urtez antolatu dute Mugikortasun Astearen Argazki Lehiaketa. Gaurtik irailaren 12ra arte parte hartzeko aukera izango dute interesdunek. Irailaren 15ean emango du sari banaketaren berri Balaztak elkartearen blogean bertan.
Ondokoak dira parte hartzeko oinarriak:
- Antolatzaileak: Hondarribiko Udalak eta Balazta Bidasoko bizikletaren aldeko taldeak.
- Parte hartzaileak: 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute, eta 18 urtetik beherakoek, guraso edo tutorearen baimena beharko dute parte hartzeko.
- Gaia: Mugikortasun iraunkorra. Argazkien kalitatea eta originaltasuna baloratuko dira.
- Argazkiak aurkezteko prozedura: Argazkiak gaurtik irailaren 12ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, eta parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ditzake. Argazkiak JPG formatuan bidali beharko dira ondoko posta elektronikora.
- Posta elektronikoan zehaztu beharko dira: Argazkiaren titulua, egilearen izen-abizenak eta telefono zenbakia. Epaimahaiaren erabakia irailaren15ean, asteazkena, argitaratuko da Balaztako blogean.
- Epaimahaia: Hondarribiko udal ordezkari batek, Mugikortasun Mahaiko kide batek eta Balazta elkarteko kide batek osatuko dute.
- Sariak: Irabazleak 200 euroko saria jasoko du eta bigarren sailkatuak 100 euro.
- Eskubideak: Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Balaztak erabili ahal izango ditu mugikortasun iraunkorraren sustapenean. Betiere, irabazi asmorik gabe eta egilearen izen-abizenak aipatuz.
- Onarpena: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar ezinbestean eta agertu daitezkeen edozein ustekaberen aurrean antolakuntzak erabakiko du, erabaki horren aurrean ezingo delarik apelatu.