Yohanna Soldevilla nafarrak irabazi du Emekiren XXVII. Kaleko Margo Lehiaketa
Guztira, 24 lagunek parte hartu dute Emekiren margo lehiaketan; Hondarribiko txoko ezberdinak islatzeko aukera izan dute artistek.
XXVII. Kaleko Margo Lehiaketa egin zuen Emeki emakume elkarteak igandean. Denera, 24 lagunek parte hartu zuten, eta horien artean, Vianako (Nafarroa) Yohanna Soldevillak egindako artelana gailendu zen.
Hondarribiko txoko ezberdinak islatzeko aukera eman die lehiaketak parte hartzaileei. «Artelanen maila geroz eta handiagoa da, mihise txiki eta handiak aurkeztu dituzte, eta oro-har, lan ikusgarriak egin dituzte artistek», adierazi dute Emekiko kideek.
Bestalde, epaimahaia, Maider Goikoetxeak, Itsaso Labarik, Marijo Noainek, Sara Otañok eta Javier Sagarzazuk osatu zuten. Emekik ezagutarazi duenez, «2019an bezala lehen txandan atera ziren irabazleak, ez zen berdinketarik egon». Gogoratzekoa da pandemia medio iaz ez zela lehiaketaren egin.
Ondokoak dira sari banaketak utzitako irudiak: