2020ko asfaltatze kanpaina bukaerara iritsi dela jakinarazi du udalak
Irungo 30 bat kale asfaltatu dituzte iazko plangintzaren baitan; 2021eko kanpainaren lehen zatian Colon pasealekua, Nafarroa hiribidea eta Dario Regoyos kalean jardungo dute.
2020. urteko asfaltatze kanpaina bukaerara iritsi da, Irungo Udalak ezagutarazi duenez. Guztira, hiriko 30 bat kale asfaltatu dituzte. Erantsi dutenez, larrialdi egoera medio atzeratu egin zen iazko plangintza.
Hori horrela, 2021. urteko kanpainaren lehen zatiari aurki ekingo dio udalak azpikontratatutako enpresak. Oraingoan, Colon pasealekua, Nafarroa hiribidea eta Dario Regoyos kalea asfaltatuko dituzte. Sei hilabeteko epea eta 300.000 euroko diru saila aurreikusi dituzte horretarako.
2021eko asfaltatze kanpainaren bigarren zatia kreditu modifikazioa bidez egingo duela iragarri du azkenik udalak. Hala, 400.000 euroko aurrekontua aurreikusi du 2021eko kanpaina bukatutzat emateko.