Santiagotarrak bigarren eta hirugarren muturreko eta eslalom modalitateetan
Asteburuan izan da eslalom olinpikoaren eta muturreko eslalomaren ur bizietako txapelketa Noguera Pallasera ibaian. 8 domina ekarri ditu etxera Santiagotarrak klubak.
Sort herriko Soguera Pallasera ibaian jokatu zen pasa den asteburuan eslalom olinpikoaren eta muturreko eslalomaren ur bizietako txapelketa. Santiagotarrak taldekako sailkapenean eslalom olinpikoan hirugarren geratu zen eta muturrekoan bigarren postua irabazi zuen. Eslalomeko modalitatean guztira zortzi domina ekarri ditu etxera klubak, eta muturrekoan zilarrezko bat.
K1 seniorreko eslalom olinpiko modalitatean urrezko domina irabazi zuen Joan Crespok, eta muturrekoan zilarrezko domina ontzi eta maila berberean. Bi domina eskuratu zituen bakarra izan zen.
Urrezkoa izan zen ere Maialen Olaso eta Martin Arruabarrenarentzat C2 ontziarekin. Aldiz, bigarren postua bereganatu zuten C2 juniorreko Ainara Azanza eta Javier Arruabarrenak. Baita Edurne Gomez eta Urko Zabaletak C2arekin seniorrean ere. Izar Garcia eta Telmo Otegi C2 modalitatean lehiatu ziren ere eta hirugarrenak izan ziren.
Tokioko Olinpiar Jokoetan aritu berri den Ander Elosegik zilarrezko domina eskuratu zuen C1 seniorrean. Brontzezkoa izan zen Klara Olazabalentzat C1 ontziarekin senior kategorian, eta Jone Otañorentzat K1 beteranoetan.
Europako eslalom olinpikoaren U23 eta junior txapelketa izango da klubaren hurrengo hitzordua, Esloveniako Solka hirian. Haritz Azanzak, Olazabalek eta Garciak hartuko dute parte lehiaketa honetan.