Brontzezko domina eskuratu du Julen Aginagaldek
Espainiako selekzioarekin batera parte hartu du eskubaloi jokalariak Tokio 2020n. Egiptori gailendu ondotik eskuratu dute hirugarren postua.
Julen Aginagalde eskubaloi jokalari irundarrak brontzezko domina irabazi du Tokion. Espainiako selekzioarekin parte hartu du Aginagaldek 2020ko Olinpiar Jokoetan. Finalerdietarako sailkatu zenean dominaren bat lortzeko lehian sartzea lortu zuen, eta hala izan da azkenean. Egiptoren aurka gailendu zen Espainia 31-33. Aginagaldek bi gol sartu zituen.