Turismo Paradorean antolatutako eskola berezian bildu ziren Hondarribiko xake taldeko hainbat kidek adituarekin.
Santosen eskola berezia jaso dute Marlaxkakoek.
Jaime Santos Latasa xakelari ospetsuak eskola magistrala edo
master class bat partekatu du Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko zenbait jokalarirekin, kirol elkarteak gaur jakinarazi duenez. Alde Zaharrean kokatutako Turismo Paradorean finkatu zuten horretarako hitzordua eta amaitu aurretik
blitz partidak jokatu zituen parte hartzaileekin. Paradoreko zuzendari Susana de la Rubiaren eta klubekok idazkari Daniel Garmendiaren ongi-etorri oparia jaso zuen, halaber, Santosek.
Leongo (Gaztela, Espainia) jokalaria hainbat sari eskuratu ditu bere ibilbidean, tartean, Espainiako txapelduna izan da lau bider. Titulua berritzeko helburuarekin, Espainiako Xake Txapelketan lehiatuko da aditua hilaren 9tik aurrera, Linaresen (Jaen, Espainia).