Bi positibo atzeman dituzte Inmaculada egoitzan
COVID-19agatik Inmaculada erresidentzian kutsatutako erabiltzaileak gaitzaren aurka txertatuta daude; azken egunetan hemeretzi positibo izan dira Gipuzkoako egoitzetan.
Inmaculada adinekoen egoitzako bi erabiltzailek COVID-19 gaitzan positibo eman dutela zabaldu du aste honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Denera, hemeretzi dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan azken egunetan atzemandako positiboak, horietako hamahiru, asteburuan. Oiartzungo Petra Lekuona zentroan ere lau erabiltzailek positibo eman dute.
Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, gehienak Eibarko erreferentzia zentrora eraman dituzte bat izan ezik. Azken hori ospitaleratu behar izan dute. Pfizer txertoa jasoa zuten denek. Momentuz Aldundiak ez du informazio gehiagorik zabaldu.