Taldekako garaipena eta sei domina eskuratu dituzte Santiagotarrak-eko gazteek
Gazteen Slalon Koparen bigarren proban gailendu dira Irungo piraguistak, Murtzian; abuztuko azken asteburuan jokatuko dute finala.
Santiagotarrak Kirol Elkarteko piraguistak Gazteen Slalon Koparen bigarren proban lehiatu dira asteburuan, Calasparran (Murtzia, Espainia). Segura ibaian egindako proban taldekako garaipenaz gain, Hasberrien C1 kategorian sei domina eskuratu zituzten irundarrek: urrezko lau, eta zilarrezko eta brontzezko bana.
Txapelketako finala abuztuko azken asteburuan jokatuko dute Saberon (Leon, Espainia). Horren aurretik, hala ere, Eslaloneko Espainiako Txapelketan parte hartuko du klubeko Ur Bizietako sekzioak. Asteburuan finkatu dute horretarako hitzordua Sorten (Lleida, Herrialde Katalanak), Noguera Pallaresa ibaian.