XII. Bilboko Bandera lortu du Hondarribiak
Hondarribia Arraun Elkarteak sei bandera izan ditu jokoan azken asteburuan; Joseba Amunarrizek gidatutako mutilek lortu dute horien artean bakarra.
Hondarribia Arraun Elkarteak Eusko Label Ligako XII. Bilboko Bandera ekarri zuten etxera larunbatean. Joseba Amunarriz patroiak gidatutako eskifaia 19.21,74 denbora eginda gailendu zen. Atzo, bestalde, Santurtziko XLII. Ikurrina borrokatu zuten berdeek bigarren postua eskuratuz (19.43,96). Sailkapen orokorraren bigarren lekua dago Ama Guadalupekoa ontzia, lehenetik bost puntura.
Hondarribiko emakumeen traineruak bandera berak borrokatu arren, azken postuan bukatu zituen estropadak bi egunetan, 10.38,66 denborarekin Bilbon, eta 13.36,86 markarekin, Santurtzin. Sailkapen orokorraren azken postuan dago talde femeninoa.
Azkenik, Hondarribia B traineruak bigarren postuan bukatu zuen Bilboko Promozio Bandera larunbatean (20.29,42), eta laugarrenean Santoñako Udalaren Banderan (Kantabria, Espainia), atzo (21.17,10). Sailkapen nagusiaren hirugarren lekua betetzen dute harrobiko arraunlariek.