Soul Tellerren biharko emanaldia eguraldi txarragatik lekualdatu dute
Biharko iragarrita dagoen Soul Teller musikariaren kontzertua Soroetako Frontoian izango da.
Kasino Zaharrean emango zuten kontzertua Soul Teller eta bere kideek, baina eguraldiaren iragarpen kaskarrak Soroeta frontoira lekualdatzera eraman ditu. Data eta ordua mantendu egingo dira: hilaren 31ean, 19:00etan. Nahi duenak esteka honetan topa ditzake xehetasun guztiak.