Julen Aginagalde Tokion estreinatu da
Frantziaren kontrako partidua galdu arren (36-31), partida hasieratik jokatzeko aukera izan du irundarrak, eta hiru gol sartu ditu.
Julen Aginagaldek lehen partidua jokatu du Espainiarekin Tokio Olinpiar Jokoetan. Jordi Rivera entrenatzaileak deialdian sartu du, eta partida hasieratik izan da lehian irundarra. Hiru gol sartu ditu. Edozein modutan, Frantzia gehiago izan da, eta 36-31 geratu da markagailua.
Tokioko Olinpiar Jokoetan jasotzen duen lehen porrota izan da Espainiarentzat. Hala ere, final laurdenetako txartela eskura du, eta, orain, bigarren tokia lortzea izango du helburu Aginagalderen taldeak. Argentinaren kontrako lehia izango da sailkapen faseko azkena, igandean.
Hurrengo asteartean hasiko dira final laurdenetak lehiak.