Covid-19 ziurtagiria eskuratzeko erraztasunak jarri ditu Irungo Udalak
Herritarrenganako arreta zerbitzurako dauden bost gunek martxan dute jada Covid-19aren aurkako txertoaren ziurtagiria eskuratzeko aplikazioa. TIS, BaKQ edo Irun txartela beharko da horretarako.
Gero eta leku edo egoera gehiagok eskatzen dute Covid-19aren aurkako txertoaren ziurtagiria. Irunen hura eskuratzeko aplikazioak jarri dituzte hainbat lekutan, herritarrari laguntzearren. Ventas eta Anakako Kutxabankeko egoitzetan, Palmera Montero espazioan edo herritarrenganako arreta zerbitzuan (SAC) egin ahal izango da tramitea. Eskaintzen duten aplikazioek eta herritarrak eraman beharko duen aipaturiko txartelen identifikazioarekin Osakidetzako webgunera sartu ahal izango da zuzenean. Instant batean inprimatuko da dokumentua.
Mugikorrean deskargatzeko aukera ezagunagoa da, baina paperean nahi duenarentzat eta horretarako baliabiderik ez duenarentzat egiten dute eskaintza. Orain arte Donostiara joatea baino aukera gehiagorik ez baitzegoen. Prozesua egiten moldatzen ez denari SAC egoitza aukeratzeko gomendatzen diote, arreta orduetan langileak egongo baitira laguntzeko prest.