Astelehenetik ostegunera, 1000tik gorako tasekin jarraitu dute Bidasoan
Positiboek behera egin dute, baina tasak 1000tik gorakoak dira bai Irunen eta bai Hondarribian.
Astelehenetik ostegunera (atzora), Irunen eta Hondarribian COVID-19agatik izandako kutsatuak 187 izan dira guztira, 151 Irunen eta 36 Hondarribian. Joan den asteko epe berberean (uztailaren 19tik 23era) bildutako positiboen kopurua 261koa izan zen.
Aurreko astean bezala, kasuen gorakadak eragina izan du 100.000 biztanleko tasetan. Irun eta Hondarribia 1.000ko tasatik gora jarraitzen dute.
Jarraian, bi herrien egoera epidemiologikoa, zifretan:
- Irun. Tasa: 1.009 (joan den asteko ostegunean 1.131koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 37-40-36-38.
- Hondarribia. Tasa: 1.042 (joan den asteko ostegunean 1000koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 7-11-11-7.