Zortzi ikastetxetako instalazioak hobetuko ditu udalak udan
Ia milioi euroko inbertsioa egingo du udalak honako ikastetxe hauetan: Udal Haurreskola, Eguzkitza, Dunboa, Elatzeta, Txingudi Ikastola, Lekaenea, Toki Alai eta Belaskoenean.
Udako oporraldia aprobetxatuz, Irungo Udalak zenbait obra egingo ditu Irungo ikastetxeetako instalazioen egoera hobetzeko. Guztira, 956.244,32 euroko inbertsioa egingo du, eta zortzi ikastetxeri eragingo diete: Udal Haurreskola, Eguzkitza, Dunboa, Elatzeta, Txingudi Ikastola, Lekaenea, Toki Alai eta Belaskoenea.
Gasturik handiena Udal Haurreskolako fatxadaren birgaitzea izango da ia 339.000 euro. Inguratzaile termikoa eta isolamendua hobetu nahi dira, baina lanak ez dira 2022ra arte hasiko, zenbait urteetako konta sailen bitartez finantzatuko baitira.
Eguzkitza ikastetxeko obrak nabarmendu ditu udalak. Patioa erreformatuko dute, eta metakrilatozko pantaila akustiko bat instalatuko dute patioaren mendebaldea, zarata arintzeko. Horrez gain, jolasak berrantolatu eta segurtasun zoruaren azalera handituko dute, besteak beste.
Jolasei dagokionez, ikastetxearekin elkarlanean ari da proiektua garatzean udala, eta zura erabiltzea erabaki dute. 2-3 urtekoen eremua egurrezko tren txiki bat, piramide bat, eskalatzeko instalazio bat, orekarekin jolasteko zenbait egur. Azpian, segurtasun zorua jarirko dute, kautxu edo belar artifizialekoa. Aurrekontu osoa 161.280,05 eurokoa izango da.
Hona hemen ekintzen zerrenda osoa:
- Udal Haurreskola fatxada berritzea: 338.948,72 euro.
- Eguzkitzako patioaren erreforma: 161.280,05 euro.
- Dunboa HLHIko atezainaren etxebizitzaren erreforma: 66.550,00 euro.
- Elatzeta HLHIko estalkiko erretenaren iragazgaiztea: 14.077,38 euro.
- Txingudi Ikastolako eraikinen zurezko leihoen ordezkapena: 38.503,41 euro.
- Lekaenea HLHIko bigarren solairuko ikasle eta irakasleentzako komunen erreforma: 23.577,70 euro.
- Toki Alai- SIUTZ HLHIko kanpoko patioaren konponketa: 45.133,00 euro.
- Belaskoenea HLHIko lehen solairuko komunen erreforma: 36.827,52 euro.
- Elatzeta HLHIko lehen solairuko leihoen ordezkapena: 36.661,02 euro.
- Dunboa HLHIko bigarren solairuko komunen erreforma: 48.279,00 euro.
- Zuntz optikoko eta Iberdrolarentzako hoditeria Dunboa HLHIn: 21.412,61 euro.
- Txingudi Ikastolako zurezko fatxaden pintaketa: 47.186,37 euro.
- Dunboa HLHIko hesien egokitzapena: 41.528,41 euro.
- Elatzeta HLHI etxeko ur beroz hornitzeko hodien ordezkapena: 7.864,70 euro
- Belaskoenea HLHIko lehen solairuko burdin sareen pintaketa: 18.721,12 euro
- Bideo atezaina Txingudi Ikastolan: 7.298,72 euro.
- Helduen Hezkuntza iraunkorreko ikastetxerako markesina bat ezartzea. : 2.394,59 euro.