Markel Olanorekin bildu da Unai Emery
Real Unioneko zuzendaritza berriak kirol egitasmoaren berri eman dio diputatu nagusiari, Donostian, foru aldundiaren egoitzan.
Real Unioneko zuzendaritza berria, foru aldundian. Unai Emery, Markel Olano eta Josu Reta. Atzo arratsaldean bilera eduki zuen Real Unioneko zuzendaritza berriak Markel Olano diputatu nagusiarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, Donostian. Bertan izan ziren Unai Emery presidentea eta Josu Reta zuzendari orokorra.
Bilera horretan kirol egitasmoaren eta proiektu orokorraren nondik norakoen berri eman zioten Olanori. Diputatu nagusiak, berriz, zorte ona opa zien aro berrirako.

