Berriz eta Gijongo emakumeen kontrako erasoak arbuiatu ditu udalak
Udalak gogorarazi du erasoek eta heritozek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten.
Berrizen eta Gijonen (Espainia) izandako emakumeen kontrako erasoak gaitzetsi eta arbuiatu ditu Irungo Udalak. Adierazpen horrek PSE-EE, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IU, EAJ eta PPren babesa izan du.
“Erasoek eta heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dute erakusten, eta egoera hori emakume eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da”, gogorarazi du udalak. Emakumeen kontrako indarkeria guztiak izan ditu gogoan, psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, secuala, bikarioa… eta horiek “emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren kontrako eraso larria” dela esan du, “eta ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina”.
Erakundeen erantzukizuna kontuan eduki du, eta zentzu horretan, prebentzio ekintzak indartzen jarraitzeko beharra nabarmendu du.
Azkenik, Berriz eta Bergarako udalek egindako gaitzespen adierazpenekin eta ekitaldiekin bat egiten duela esan du.
Atzo, Berrizen, gizon bat atxilotu zuten bikotekidea hiltzen saiatzea leporatuta; ustez labanaz egin zion eraso, eta ihes egin zuen besoetako haurrarekin. Gijonen, berriz, lau gizon atxilotu zituzten bi emakume bortxatzea egotzita, joan den asteburuan. Horietako bat Bergarakoa zen.