2020an jaiotako umeen ongietorrian parte hartzeko epea ireki dute
Irailaren 25ean izango da ekitaldia udaletxean, eta gorosti bat jasoko dute liburu batekin batera. Txandak egingo dituzte.
Dagoeneko izena eman dezakete 2020an jaio ziren haurren gurasoek Etorkizuna gara. Gorosti bat elkarrekin hazteko ekitaldian parte hartzeko. Irailaren 25ean izango da udaletxean, eta saio horretan irundar jaioberriei gorosti bat emango zaie, liburu batekin batera.
Udalak azaldu duenez, ekitaldi horren bidez, ongietorria emango zaie jaioberriei, eta, era berean, seme-alabekin batera, zuhaitza nola hazten den ikusteko aukera izango dute familiek. Gorostiarekin batera jasoko duten liburuan, landarea zaintzeko argibideekin.
Ekitaldian parte hartzeko formulario bat bete beharko da irun.org webgunean. Irailean, familiek posta elektroniko bat jasoko dute zein txandatan joan behar duten baieztatzeko.