Igor Emery Real Unioneko presidente izendatu dute
Akziodunen ez-ohiko batzarrean administrazio kontseilu berria onartu dute, eta Juan Manzisidor izango da presidenteordea.
Real Unionek presidente berria du: Igor Emery. Atzo, akziodunen ez-ohiko batzarra egin zuten, eta, hala nola, administrazio kontseilu berria eratu zuten. Emeryk beste bederatzi kide izango ditu alboan, Juan Manzisidor presidenteordea, besteak beste.
Gainontzeko administrazio kontseiluko kideak honakoak izango dira: Josu Imanol Reta Decoureau, Amaia Festa Itsaso, Iñigo Olaizola Alkorta, Alex Arieta-Araunabeña Olano, Oscar Galan Martinez, Herve Etxeberri eta Joseba Bereau Irastorza.
Atzoko akziodunen ez-ohiko batzarrean 70 lagun elkartu ziren Stadium Galen, eta, kapitala 1,2 milioi euroan handitzea erabaki zuten. Horretarako, diru ekarpenak jasoko dituzte 120.000 akzio berri igorriz, guztiak egungoen eskubide eta betebehar guztiekin, eta balio nominala 10 eurokoa izango da.
Ricardo Garcia presidente ohiak hartu zuen zuen hitza, eta aurreko administrazio kontseiluak kluba Emery familiaren eskuetan uzteko arrazoiak eman zituen.
Ondoren, Igor Emeryren txanda izan zen, eta kirol proiektu berriaren lau ardatzak azaldu zituen: Bi abiaduratako lana (lehen taldea eta oinarrizkoa), ilusioa, irekiera Real Union talde mugaz gaindiko talde gisa ezagutarazteko eta familia.
Ondoren, admnistrazio kontseiluko kide berriak ezagutarazi zituen.
Hemen Emeryren lehen hitzak (gaztelaniaz dago).
🎥 Primeras palabras de @emery_igor como nuevo presidente del Consejo de Administración del @REALUNIONCIRUN
— Real Unión Club Irun (@REALUNIONCIRUN) July 21, 2021
🗣️ "Creemos que el Real Unión puede volver a ser igual de grande que hace 100 años"#AupaUnion ⚪⚫ pic.twitter.com/qhA1m5rWqg