Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gizarte zerbitzuen zitetara laguntzeko "zailtasunak" salatu ditu Korapilatuzek

Pertsona boluntarioek zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei gizarte zerbitzuen zitetara laguntzea eskubide bat dela gogorarazi du kolektiboak.

Laguntza
Aizpea Amas Agirre
Hondarribia,Irun
2021/07/22

Korapilatuz Bitartekotzarako Erakunde eta Profesionalen Espazio Irekiak gizarte zerbitzuen zitetara laguntzaile gisa joateko hainbat entitate eta kolektibotako boluntarioek dituzten zailtasunak salatu ditu. Horretarako, Gizarte Zerbitzuek jartzen duten argudio nagusia Datuen Babeserako Legea dela adierazi du kolektiboak, baina aitzakia moduan erabiltzen dutela kritikatu du: “Ez da bidezkoa”. Are gehiago, lagunduta joatearena “eskubide bat” dela gogorarazi du.

“Inori ez litzaioke bururatuko ezin duela medikura joan lagundu gabe, eta zergatik, ordea, hori egin liteke gizarte zerbitzuetan?”, galdetu du Korapilatuzek. Etxegabetze batean banketxe bateko zuzendariak gizarte zerbitzuetan baino traba gutxiago jarri dizkiela adierazi du.

Horrez gain, irtenbiderik ez dietela eman esan du; esaterako, legeak [Datuen Babeserakoak] zehazten duen baimen garbia eta idatzizkoa, “nahiz eta legeak berak erreklamatzen duen ideologia, sindikatu afiliazioa, erlijioa eta fedea bezalako kasuetan, eta ez aipatzen ari garenen kasuan”, gaineratu du. Hori, ordea, aitzakia bat besterik ez da Korapilatuzentzat, pertsona batzuek zaurgarritasun egoeran dauden beste batzuei ez laguntzeko”. Horrek, “erantzun bat behar duten pertsonak” kaltetzen dituela salatu du.

Pertsona guztiek eduki beharko lukete lagunduta joateko eskubidea, baina are gehiago osasunez ondo ez badaude, helduak badira edo hizkuntza ulertzeko zailtasunak badituzte”. Gainera, informazioa idatziz ematea eskatu dute.

Telefonozko zitak ere jarri ditu jomugan, askotan “komunikazio jarraia” izateko dituen mugak direla eta, “egoera hau ez da ulergarria, ezta COVIDarengatik ere”. Horrez gain, ihesbideak erabiltzen dituztela kritikatu du zitetara ez laguntzeko, esaterako, zita telefonikoak egunez aldatuz.

Pertsonen zaintzarako “praktika egokiak eta tratu ona” erabili behar direla esan du Korapilatuzek, eta are gehiago “zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak” joaten direnean, eta gai horiek kudeatzea “oso zaila” egiten zaienean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.