Gizarte zerbitzuen alorreko elkarteen diru laguntza epea, bukatzear
Etzi itxiko du Hondarribiko Udalak gizarte zerbitzuen esparruko elkarteei zuzendutako diru laguntza eskaera epea.
Esparru sozialean lan egiten duten elkarteei bideratutako diru laguntza eskaera epea larunbatean itxiko dute, Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez. Hilaren 24ra arte izango dute eragile interesdunek eskaera burutzeko. Guztira, 30.000 euroko diru-saila aurreikusi du udalak horretarako. Informazioa, bertan.