Mercatum azokak asteburu honetan ere jarraituko du
Dies Oiassonisen harira egin dute stock azoka, baina jaialdia bukatu arren, zenbait dendek stockean dituzten produktuak eskaintzen jarraituko dute.
Dies Oiassonisen harira, Mercatum stock azoka egiten ari dira Bidashopen barruko 50 establezimendutan. Jaialdiaren barruko ekimen bat zenez, hasiera batean, asteazkenera arte ziren egitekoak, baina egun hauetan egin duen eguraldi txarraren eraginez, larunbatera arte luzatzea erabaki dute.
Ondorioz, 50 establezimendu horietan euren produktuak kalera aterako dituzte gaur eta bihar ere. Denda horiek Mercatum izenarekin identifikatuta daude. Saltokiez gain, herriko zenbait tabernetan ere pintxo erromatarraren ibilbidea egiten ari dira. Bidashopen webgunean ikus daiteke zein dendek eta zein tabernek parte hartuko dute ekitaldi honetan.