Adinekoentzako jarduerak izango dira udan ere
Udan Gogoz programaren bidez, tailerrak egingo dituzte hiriko zentro sozialetan, jarduera fisiko nahiz kognitibo-sozialak bultzatu nahi dituzte horien bidez.
Udan ere jarduerak eskainiko ditu Irungo Udalak adinekoentzat, Udan Gogoz programaren barruan. Uztaila eta abuztuak, beraz, hainbat jarduera egiteko aukera izango dute hiriko zentro sozialetan: San Migel, Belaskoenea, Palmera Montero, Behobia eta Anaka-Puiana espazio sozialetan eta
Lekaeneko apartamentuetan.
Jarduerak bi estilotakoak izango dira. Batetik, jarduera fisikoak, yoga, eta, bestetik, kognitibo-sozialak, artearekin eta antzerkiarekin lotutakoak.
2018an hasi ziren jarduera horiek egiten, baina, iaz, pandemia dela eta, bertan behera utzi zituzten. Aurten, ordea, errekuperatu egingo dituzte David Nuño Gizarte Ongizateko ordezkariak. Hala, azken urte eta erdian halako jarduerak aurrera eramateko zailtasunak izan dituztela azaldu du, eta “albiste pozgarria” dela programa horri eta beste batzuei ekitea.
60 urtetik gorako lagunek parte hartu ahal izango dute, osasun neurriei jarraituz, bakoitzean hamar laguneko muga egongo da (bederatzi ikasle eta irakaslea). Gune bakoitzean astean bina tailer emango dituzte, eta Lekaeneako apartamentuetan hiru.