Herriko eserleku batzuetan ortzadarra marraztu du udalak
Beste herrietan egiten ari zen bezala, Hondarribian ere ortzadarra jartzea ideia ona izango zela pentsatu zuen udalak.
Puntalean ikusi daitekeen eserlekua. Hiriko altzari batzuetan LGTBIQ+ kolektiboaren ikurrina marraztu dute Gotzone Larrarte udaleko Berdintasun zinegotziak azaldu duenez. “Hiri askotan egiten ari diren zerbait da, eta pentsatu genuen: zergatik ez Hondarribian halako zerbait egitea?”.
Puntalean eta Bernat Etxepare aurrean dauden eserlekuetan ikus daiteke ortzadarra. “Eremu horietan jende mugimendu handia egoten da”, zehaztu du Larrartek.

