Sozialistek, bigarren etxebizitzei dekretu berriak dioen kanona ezartzea eskatu dute, eta ez OHZ
Udalaren esku dago dekretu berria aplikatzea edo OHZ kobratzea sozialistek azaldu dutenez.
Ekainaren 18an etxebizitza hutsen eta hauen gizarte neurrien betetzeen inguruko 149/2021 dekretua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Bigarren etxebizitzak, etxe hutsak izatetik, lehenengoa ez den etxebizitza edo denboraldiko etxebizitza izaera edukitzera pasa dira.
Honen aurrean, sozialistek azaldu dute, orain udalek erabaki behar dutela ea Ondasun eta Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) aplikatuko zaien etxebizitza hauen jabeei, edota dekretu berriak dioen kanona ezarriko zaien. “Dekretuak etxebizitza hutsaren kontzeptua harmonizatzen du euskal udal guztientzat, eta berme handiagoa ematen du” uste du alderdiak.
Gaur egun, PSE-EEren arabera, Hondarribiko udalak OHZren %50eko errekargua aplikatzen die bigarrenak diren edo hutsik dauden etxebizitzen titularrei. Horretarako, urteko energia kontsumoa 1.750 kwh eta 3.000 khw baino gutxiagokoa izan behar duela azaldu dute. Baina sozialistek adierazi dutenez, dekretu berriak ez du eskatzen energia kontsumoa demostratzerik, nahikoa izango da bigarren etxebizitza izaera izatea dekretu berria aplikatzeko.
Sozialistek eskatu dute, bigarren etxebizitza dutenei OHZ ez kobratzea, eta bakarrik dekretu berriak ezarritako kanona aplikatzea.