Nagore Laffage gogoan izan dute
Lunes Lilas taldeak elkarretaratzea egin zuen, atzo, Laffageren hilketaren 13. urteurrenean, Iruñean. Oroitzapen mezu ugari jaso ditu familiak.

Atzo, 13 urte bete ziren Diego Yllanesek Nagore Laffage hil zuenetik. Iruñeko sanferminetan izan zen, eta, han, Nafarroako hiriburuan bertan gogoan izan dute Laffage, hilketaren urteurrenean. Elkarretaratzera Lunes Lilas talde feministak deitu zuen, eta bertan izan zen Asun Casasola Laffageren ama.
Elkarretaratzearen ondoren, hitza hartu zuen Casasolak, eta atsekabetuta agertu zen: “Urteekin egoerak ez du hobera egiten” adierazi zuen.
Atzo bertan emakume bat erail zuten Murchanten (Nafarroa), eta koinatua atxilotu zuten.
Sare sozialetan ere gogoan izan zuten Laffage, hala nola, elkarte feministek, erakundeek eta norbanakoek. Hilketa gogoan izateaz gain, elkartasun mezua bidali diete familiari.
Gaur, 13 urte Nagore Laffage hil zutenetik. Ez dugu ahazten. Gure elkartasun osoa familiarekin. https://t.co/MUyO4YgLru
— Emakunde (@emakundEJGV) July 7, 2021
13 urte bete dira Nagore Laffage erahila izan zenetik. Euskal Herrian ez zaitugu ahaztuko.
— Euskal Herriko Feminista Erradikalak (@RadfemEH) July 7, 2021
Besarkada haundi bat senide eta lagun guztiei.https://t.co/uQbiM3PEqY
Hace 13 años perdimos a Nagore Laffage. Recuerdo la entereza y la fuerza de Asun y Txomin aquellos dias
— Jose Antonio Santano (@jasantano) July 7, 2021
Desde entonces Asun Casasola ha sido una madre coraje que nos ha recordado que áquel fue un crimen machista y que Nagore murió a manos de quien le negó su libertad de decidir. pic.twitter.com/ES0Wh8HdRQ