Maria Pilar Berrio Jimenezen hilketa matxista kondenatu eta gaitzetsi du udalak
Elkarretaratzea egin du udalak: "Heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dute erakusten".
Atzo, Euskal Herriko laugarren hilketa matxista izan zen Murchanten, Nafarroan. Emakumeenganako indarkeria, emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria dela adierazi du Hondarribiko Udalak. Giza eskubideen urraketa larri eta onartezintzat jo dute indarkeria matxista.
Horregatik, elkarretaratzea egin du Hondarribiko Udalak atzo hil zuten Maria Pilar Berrio Jimenezen hilketa kondenatzeko eta gaitzesteko, “heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dute erakusten” esan du udalak.