2018ko Kontxako Ikurrina ezbaian
Urdaibairi arrazoia eman dio Euskadiko Auzitegi Nagusiak eta berriz arbitratuko dute 2018ko Kontxako Bandera.
Urdaibai eta Zierbenaren artean talka egon zen 2018. urteko Kontxako Banderan, bi traineruen arraunek elkar jo baitzuten. Gatazka hau izan ez balitz, ikurrina Urdaibaik irabaziko lukeen, baina epaileek zigortu egin zuten Urdaibai azken postura bidaliz. Horregatik, Hondarribia izan zen urte hartako Kontxako Ikurrinaren garaile 90 ehunekoren aldearekin.
Hasiera batean, traineru urdinak Lehiaketa Batzordeari estropada berriz ikuskatu zezan eskatu zion. Ezin zutela berriz arbitratu erantzun zien. Ondoren, Epaitegietara jo zuten eta erantzun berdina jaso zuten “egindako jarduerak baloratzeko lan teknikoa ordeztea eta aplikatutako parametroak berrikustea” ezin zela egin esan zioten. Donostiako Udalak ildo bera jarraitu zuen, eta abordatzea egon zela zuen iritzi. Orduan, Euskadiko Auzitegi Nagusira jo zuten.
Duela hamabi hilabete, Euskadiko Auzitegi Gorenak arrazoia eman zion Urdaibairi eta berriz arbitratu daitekeela baieztatu zuen. Beraz, berriz arbitratuko dute.
Hondarribia Arraun Elkartea EAN-ren azken ebazpenaren zain dago, ea berriz arbitratu ezkero zer gertatuko den jakiteko.