Jaizkibelgo basoak hobeto ezagutzeko familia irteera antolatu dute
Hondarribiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu dute txangoa; hilaren 10ean, larunbatarekin, finkatu dute hitzordua, Guadalupeko Santutegian.
Hondarribiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Jaizkibelgo basoak hobeto ezagutzeko familia irteera antolatu du hilaren 10erako, larunbatarekin. Jaizkibelgo basoak: Zergatik babestu? izenpeko txangoa Guadalupeko Santutegian hasi eta bukatuko da eta 3 kilometroko luzera izango du. “Ikerketa eta jolas ezberdinen bitartez Jaizkibel mendiko zuhaitz espezie nagusiak eta basoen funtzioak” ezagutaraztea da irteeraren helburua, Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak azaldu duenez.