Irungo Udalak liskarretan zauritutako gaztearen heriotza gaitzetsi du
Jose Antonio Santano alkateak "lazgarria" eta "oso tristea" dela esan du gazte batek bizitza horrela galtzea.
Joan den igande goizaldean Urdanibia plazan izandako liskarrean zauritutako gaztearen heriotzaren ondoren, Irungo Udalak ohar bat kaleratu du. Bertan, Jose Antonio Santano alkateak gaztearen heriotza gaitzetsi du, eta norbaitek bizitza modu horretara galtzea “lazgarria” eta “oso tristea” dela esan du. Horrez gain, doluminak eman dizkio gaztearen familia eta ingurukoei.
Ostiral arratsaldean iritsi zen gaztearen heriotzaren baieztapena, eta udalak egun horretan bertan bidali zuen oharra. Joan den igandetik Donostia Ospitalean zegoen, ustez botila batekin kolpe bat jaso zuelako.