Donosti Cupeko jokalariek Ficobako hirugarren pabiloian egingo dituzte euren otorduak
Donosti Cupeko 500 jokalari baino gehiagok bazkaldu eta afalduko dute lau egunez, asteazkena bitartean.
Donosti Cup futbol txapelketa jokatzen ari dira egunotan Donostia eta inguruko herrietan, baita Bidasoan ere. Hala, eskualdean (Irun, Hondarribia eta Hendaia) ostatu hartzen duten taldeek Ficoban egingo dituzte euren otorduak. Ficobak jakinarazi duenez, jantoki gisa egokitu duten hirgarren pabiloia, azoka esparruko handiena.
Ficobak jakinarazi duenez, asteazkenera arte, lau egunez, egingo dituzte bazkari eta afariak Donosti Cupeko 500 jokalarik. Modu horretara, “joan etorriak murriztu” eta “eskualdeko baliabide turistikoez gozatzeko denbora gehiago” izango dute iritzi diote Ficobako iturriek.
Ez da lehen aldia Ficobako pabilioi bat jangela bihurtzen dena, 2018ko ekainean ere gauza bera egin baitzuten. Aurten, pandemiaren testuinguruan, espazio zabalak higiene eta osasun neurri guztiak nahiz distantzia betetzeko aukera emango diela esan du Ficobak.
Hilaren 2tik 10era jokatzen ari dira txapelketaren 29. aldia, eta zazpi herrialdetako 410 taldek parte hartuko dute. 1.500 partida izango dituzte aurretik, eta horiek Gipuzkoa nahiz Nafarroan jokatuko dituzte.